XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
TXUSMA - Etxe huts bateko gela...
TXARO - Ez, nere lagun bat bizi den etxeko gela huts bat.
TXUSMA - Eta zer arazo din, ba, horrek?
TXARO - Joe, Txusma!
Txete ez dela batere baikorra baina... hi ez zekiat baikor t'erdi ez ote haizen!
TXUSMA - Ondo... oreka mantentzeko ere!
TXARO - Bai, hartuko liateke oreka piska bat etxe horretan!
Bi atso bizi dituk...
TXUSMA - Baina...
TXARO - Eta nere lagun hori.
Laguna eta amona ados zeudek gu hara joatearekin, baina ama... ama ez zekiat, nahiko histerikoa ere baduk eta!
TXUSMA - Ba! Kasurik ez eta kitto!
TXARO - Ba, ikusiko diagu, baina nik uste egin beharreko guztiak egin ditugula.
Ez zegok lokal huts bat bakarra bera ere.
Beno, egon... egon bazeudek, baina harrapaitzak!...
Merkeagatik egon beharko diate !
TXUSMA - Bazekinat bai... baina lasai, neska, zer edo zer aterako den eta!
Eta anima hadi, e!
Bestela ere nahiko lan bazeukanat bakarra animatzearekin...
MAITE - Ama...
AMA - Pasa...
MAITE - Zer egiten duzu ohean etzanda?
AMA - Hementxe, buruko minak akabatzen.
Ezta batere ez dut lorik egin!